MaiaLeN http://maialen_19.nireblog.com Fri, 06 Nov 2009 02:53:13 +0100 MaiaLeN http://static.nireblog.com/imagenes/logo.png http://maialen_19.nireblog.com http://nireblog.com IritZi aRtiKuLua 2 http://maialen_19.nireblog.com/post/2009/03/11/iritzi-artikulua-2 http://maialen_19.nireblog.com/post/2009/03/11/iritzi-artikulua-2 Iritzi artikulua: Umea etxean edukitzeko aukera.
• Artikulu honetan, haurra etxean erditzen duten emakumeei buruz hitz egiten da. Emakume hauek umea etxean edukitzea erditze aurretik erabakitzen dute eta bi emaginek laguntzen diote.
Kasu honetan, Marta Iraurgiren istorioa kontatzen digute, bere bi semeak etxean edukitzea erabaki zuen emakume bat, ospitaleei beldur dielako. Prozesua azaltzen du, haurdunaldiak iraun bitartean emaginekin hirutan biltzen direla (etxea ezagutzeko, emaginak emakume horrekin lan egin nahi duen ala ez erabakitzeko, larrialdi baten bat gertatuko balitz zein ospitaletara jo jakiteko …) eta momentua iristean emaginak edozein ordutan etxera joaten dira erditzea gainbegiratzeko. Lehenik, bainuontzian haurra izatea pentsatu zuen Martak baina azkenean, sukaldean erditzea hobe zela erabaki zuten, ez baitzegoen eroso bainuontzian. Hau Martaren bigarren erditzea izan zen etxean eta lehenengoa baina lasaiagoa baina mingarriagoa izan zela azpimarratzen du, bi erditzeetan jende bera egoteak lagundu diola ere uste du, bi emaginak, senarra eta lagun bat. Bigarren erditzera seme txikia gonbidatu zutela ere dio baina ez zuela nahi izan. Bi haurrak osasuntsu eta indartsu jaio zirela dio.
Erditzeko era hau aukeratzeari buruz, ama eta umearen arteko afektibitate loturak errespetatu behar direla defendatzen dute, jaiotzeko erak pertsona baten izaera markatzen duelako bizi osorako eta ospitalean hori ez dela errespetatzen diote, haurra jaiotakoan amaren ordez medikuen (ezezagunak haurraretzat) eskuek ukitzen dutelako lehenengo. Beste arrazoietako bat bakoitzaren etxeko goxotasuna da, ama bere espazioan eta lasai sentitzea, presiorik edo artifizialtasunik gabe, erditzea tradizionala eta naturala izatea. Zerbitzu honegatik 1500 euro inguru kobratzen dituzte emaginek baina nire iritziz ospitaleak berak eman beharko luke zerbitzu hau, gurasoek nahi izan ezkero gutxienez etxean bertan haurra izateko posibilitatea eduki zezaten.
Nire ustez, ondo dago guraso bakoitzak seme alabak non jaioko diren erabakitzeko aukera izatea, baina era berean uste dut arazorik egongo balitz seguruagoa dela ospitalean bertan egotea, umeak edo amak arazorik balute hobeto kontrolatuko lituzketelako ospitalean, baliabide gehiago baitituzte.

Comments

]]>
Wed, 11 Mar 2009 20:10:31 +0100
kRitiKa LiteRaRioA 2 http://maialen_19.nireblog.com/post/2009/03/11/kritika-literarioa-2 http://maialen_19.nireblog.com/post/2009/03/11/kritika-literarioa-2 Kritika literarioa: Amelia.
• Testu hau Josu Narbarte Hernandezek idatzia da, ez dakigu asko berari buruz, Urruzuno literatur txapelketara aurkeztu zuen “Amelia” testua eta irabazi egin zuen. Txapelketa hau urtean behin ospatzen da, 3. DBHtik batxilergoko bigarren kurtsoko ikasleetara zuzenduta dago. Txapelketaren ideia Euskara espresioak eta sentimenduak adierazteko tresna bezala erabiltzea da.
Istorio honetan 2 protagonista daude, lehenengoa Amelia bera. Gau batean Ameliak bere bilobaren ohar bat jasotzen du, lotara etorriko ez dela dioena eta kezkatu egiten da biloba gaizki hezi duela uste duelako. Azkenean hain gaizki egien ez duela erabakitzen du eta lotara doa. Gau hartan, hil egiten da bihotzekoak jota. Hurrengo goizean, Sarak, bere bilobak (2.protagonista) hilda topatzen du etxean. Sara bakarrik sentitzen da, Amelia zuelako gertuko senide bakarra, ama hil eta aitak abandonatu egin zituelako, ama haurdun zegoela. Amaieran, Sara bere mutil lagun Gorkarekin dago eta honek betiko biak batera egongo direla zin egiten dio.
Asko gustatu zait, istorioa oso bihozbera zelako eta Sarari gertatua gertatuko balitzait nola sentituko nintzatekeen pentsarazi didalako.

Comments

]]>
Wed, 11 Mar 2009 20:10:01 +0100
KritiKa LitErAriOa http://maialen_19.nireblog.com/post/2009/03/11/kritika-literarioa http://maialen_19.nireblog.com/post/2009/03/11/kritika-literarioa Iritzi artikulua:Lekuak
Testu honen idazlea Bernardo Atxaga Gipuzkoarra da. 1951an jaio zen Asteasun. Berez, Bernardo Atxaga goitizena da, idazle-izena; egiatan, Bernardo Atxaga Joseba Irazu Garmendia deitzen da. 80.hamarkadan hasi zen lehenengoz idazten, baina horren aurretik beste lan batzuetan ere lan egindakoa da, irratian esaterako. Bere obretako batzuk, Obabakoak abididez, atzerritar hizkuntzetara itzuli dira.
Lekuak testuan, Euskal herriak, euskaldunok eta euskarak erdi arotik gaur egunera izan duten bilakaera azpimarratzen du; inguruko herriek nola ikusten gaituzten (nekazari ezjakinak bezala) eta zergatik iritsi garen puntu honetara. Ideia honen aurka Atxagak “Euskal hiria” proposatzen digu, Euskal herriko bizimodua modernoagoa bihurtzeko era bat, edo gutxienez euskaldun estereotipatua balio gabe utziko duen euskaldun berri bat sortzeko ideia.
Testuri buruz, nire ustez ezin da Euskal hiri hori sortu, dagoeneko Euskal kultura oso kutsatuta dagoelako eta oso zaila delako kanpoko jendearen fijazio horiek ezabatzea. Hala ere bat nator idazleak euskaldun nekazarietaz duen iritziarekin eta aldatzea egokia izango litzateekela uste dut, Euskal herriak aurrera egin duela erakustarazteko.

Comments

]]>
Wed, 11 Mar 2009 20:08:25 +0100
IritZi aRtiKuLua http://maialen_19.nireblog.com/post/2009/03/11/iritzi-artikulua http://maialen_19.nireblog.com/post/2009/03/11/iritzi-artikulua Iritzi artikulua: Omenaldi beroa jaso dute
Francoren bataloietan behartuta aritu zirenek.
• Urtero, Memoriaren bideak elkarteak, ekitaldi bat antolatzen du Igariko gainean, Frankoren diktadurak iraun zuen urteetan behartuta lan egiten egon ziren atxilotuak gogorarazteko. Aurten, gizon emakume bakoitzari lore sorta bat eta oroigarri bat eman diete.
Gizon emakume hauek Igaritik Bidazkonzerainoko errepidea eraikitzera behartuak izan ziren 1939 eta 1941 urteen artean, gerra zibilaren ondoren. Espainiako beste puntu batzuetan gauza bera egiten zen, 1939tik 1945era bitartean, kartzelan zeuden gizon gazteak, komunistak edo erregimenaren aurkakoak izateagatik atxilotuak, estatuaren aldeko lanak egitera behartu zituzten eta egoera txarrean bizi izatera derrigortu.
Pertsona hauetako bat da Fermin Uribe, gaur egun 89 urte ditu, beraz orduan hogei urte inguru izango zituen. Errepideak eraikitzen egon zen garaiaz gehienbat gosea eta hotza gogoratzen ditu. Bizitza gogorra zela dio eta askotan jateko ere ez zutela izaten. Beste omendu batek, bi urteko soldata zor diotela eta ordain diezaiotela eskatzen du. Orokorrean omendu guztiek ikuspegi antzekoa dute han bizitako urteei buruz, gogorrak izan zirela eta animaliak balira bezala tratatu zituztela. Urte haien amaieran askatasuna besterik ez zutela nahi diote.
Adibide gisa Felix Padinen historia kontatzen digute, gizon hau 1919an jaio zen Bilbon, 1937an Kartzelara eraman zuten eta sei urtez gatibu egon ondoren Miranda de Ebroko (Burgos) kontzentrazio esparrura bidali zuten. 1940.urtean, handik Iruñeara eta Iruñeatik Igarira eraman zituzten, hasieran kanpaina denda batean bizi ziren; gero,etxe zahar batean. Egunero ia hamazazpi orduz lan egin ondoren, jateko ogi zati bat eta platano erdia ematen zieten eta horren eta bizitza egoera zailen ondorioz asko eta asko gaixo hil ziren, beste batzuk ihes egiten saiatu eta harrapatu ezkero, erail egiten zituzten. Felixek daukan oroitzapen on bakarra emaztegaia bisitan etorri ziezaionekoa izan zen.
Nire ustez, ondo dago hau bezalako ekitaldiak antolatzea, benetan gaizki pasa zuen jendea gogoraraztea eta beraien historia entzutea, bestela berriro gerta litezkeelako horrelako ankerkeriak.

Comments

]]>
Wed, 11 Mar 2009 20:06:59 +0100
kriTiKa LiTeRaRiOa-PoLoLoAk http://maialen_19.nireblog.com/post/2008/10/30/kritika-literarioa-pololoak http://maialen_19.nireblog.com/post/2008/10/30/kritika-literarioa-pololoak Nire kritika literarioa Pololoak: poxpoliñen lurriña-ri buruzkoa da Patxi Gallegok idatzia. Parxi Gallego 1973-ko Apirilaren 10-ean jaio zen Errenterian (Gipuzkoa). Poxpoliñen lurriña komikia egiteaz gain, honen bigarren eta hirugarren zatiak ere argitaratu ditu, Poxpoliñaren bahiketa eta atxeritoko balada. 2004-an idatzi zuen lehenegoa eta euskaraz helduentzako komikien trilogia idatzi du jadanik.
Testuinguruari dagokionez, argi dago idazlea gaur egungoa dela, kontakizuna ere, gaur egungo Euskadin kokatzen da eta adibidez Euskal gatazka Xabinatorren ikuspuntutik azaltzen du.

Komikiaren barruan, bi istorio desberdin kontzen dira, lehengoa Xabinator beraren kontakizuna da, homeopatagarengana joaten denean hasten da, ez delako zoriontsu, orduan H jaunari (homeopataren izena) duela sei urte erekziorik izan ez duela kontatzen dio, eta hau izan litekeela bere arazoaren jatorria. H jaunaren kontsultetan, bere bizitza aztertzen dute eta amaieran sexu harremanak izan behar dituela adierazten dio H jaunak. Orduan Xabi neska euskaldunak (poxpoliñak) bakarrik gustatzen zaizkiola ohartzen da, beraien usaina gustatzen zaiolako, beraz, superheroi bihurtzen da eta neska euskaldunak bakarrik salbatzen ditu, gero beraiei alua zurrupatzeko. Beste istorioa Kariñeri buruzkoa da, Kariñe sei urtez dago mutil berarekin baina jada ez du maite eta bere bizitzaz nekatuta dago, aspertuta. Bere mutila uzten du eta orduan ezagutzen du Xabinator. Xabinatorrek Kariñe bahitzen du eta Kariñek Xabinatorrengandik ihes egin nahi du, orduan amildegi batera erortzen da eta Xabinatorrek salbatzen du eta leku urrunago batera eramaten du hegan.
Ideia nagusia helduentzako komiki bat egitea da, euskaraz, eta irakurtzeko dibertigarria izatea.
Pertsonaiak arruntak dira, Xabinatorren superheroi ahalmenak ahazten baditugu.
Irakurketari buruz, nahiko erraza dela uste dut, ulertzeko ez delako oso korapilatsua baina batzuetan zaila da euskalki desberdinetan irakurtzea.
Nire iritziz, nahiko ondo dago irakurtzeko baina ez du zentzu gehiegirik, bestela dibertigarria da, espero ez dituzun gauzak gertazen direlako.

Comments

]]>
Thu, 30 Oct 2008 14:21:54 +0100
iRitZi aRtiKuLuA- eMaKuMe LaNgiLeaK http://maialen_19.nireblog.com/post/2008/10/11/iritzi-artikulua-emakume-langileak http://maialen_19.nireblog.com/post/2008/10/11/iritzi-artikulua-emakume-langileak Aukeratu dudan albistean, emakume langileei buruz hitzegiten da, sarrera txiki baten ostean, bi emakumeri buruz hitzegiten da, eta nola lortzen duten bere bizitzek aurrera jarraitzea.
Bi emakume hauen bizitzak, zailak izan dira baina aurrera atera dira zailtasunen gainetik.
Lehenengoa Natalia Diez Caballero da. Hiru seme-alaba ditu, hiru urte eta hamahiru hilabete artekoak. Bere senarrak lan egiten du, baina soldata bakarra ez da nahikoa hiru seme alabek sortutako beharrak asetzeko; horregatik, berak ere lan egiten du. Bi seme alaba zituztenean, ondo moldatzen ziren, baina orain, hirugarrenaren amatasun baimena bukatzear dauka eta lanera itzuli behar du. Dioenez, haurtzaindegiko, eskolako eta laneko ordutegiak batera eramatea ez da zaila, bere lanak uzten baitio dena egiten baina haurretako bat gaixotzean eta oporretan, ezinezko egiten zaio hain haur txikiak bakarrik uztea. Bere ustez, gobernuak ez du batere errazten hiru seme alaba edo gehiago izatea. Laguntza gehiago eta ordutegi malguagoak eskatzen ditu.

Bigarrenak Soraya du izena. Perun du jaioterria eta han bizi izan zen ikasketak amaitu arte. Ikasketak amaitutakoan, 11 urtez lan egin zuen Liman, Peruko hiriburuan. 1999-an, ikasketak jarraitzera Madrilera joateko aukera izan zuen, eta onartu egin zuen. Amak utzitako diruz hegazkin txartela eta ikasketak ordaindu zituen baina iritsi bezain pronto lanean hasi behar izan zuen. Behin baino gehiagotan Perura itzuli nahian ibili zen, baina aurrera jarraitzea erabaki zuen. Lanpostu askotan ezetza eman zioten emakumea izateagatik eta prestakuntza eta ikasketarik gabea zela uste zutelako. Hemengo jendeak aurreiritzi asko dituela dio gainera. Madrilen ikasketak amaitzean, haurrak zaintzen eta agureei laguntzen lan egin zuen hilabete batzuetan. Gero Euskal Herrira etorri zen, Zarautzera. Gero lan hobe bat aurkitu zuen. Gaur egun Caritasen laguntzen die beste etorkin batzuei eta agiri guztiak ondo izatea lortu du. Agiriekin arazoak izan zituela onartzen du, beti lana izan zuen baina paper guztiak behin eta berriro betetzea nekagarria dela esaten du. Caritasen barruan, emakume latinoamerikar gehiagori laguntzea gustatuko litzaiokeela dio, hemengo jendeak ez dituela erabat onartzen dioelako.

Nire ustez, bien arazoak konpondu beharko liratekeela uste dut, adibidez, haurrak dituzten eta zaindu ezin dituzten familiei zaintzaile bat jarri beharko litzaileke, dohainik, ordaindu ezin badute. Sorayaren arazoari dagokionez, zailagoa da konpontzen, jendearen pentsakera aldatu behar delako eta hori denborak bakarrik alda dezake.

Comments

]]>
Sat, 11 Oct 2008 13:18:04 +0100
kriTiKa LiTeRaRiOa-iPuiN LiZuNaK http://maialen_19.nireblog.com/post/2008/10/01/kritika-literarioa-ipuin-lizunak http://maialen_19.nireblog.com/post/2008/10/01/kritika-literarioa-ipuin-lizunak Nire kritika literarioa Ipuin Lizunak-ri buruzkoa da Aitor Aranak idatzia.
Aitor Arana 1963-ko Abenduaren 21-ean Legazpin (Gipuzkoa) jaio zen. Ipuin Lizunak narrazioa idazteaz gain Ipuin Ilunak, amodioren gazi-gozoak, Ezohiko ipuinak eta Haize gorria bezalako liburuak idatzi ditu.
Testuinguruari dagokionez, argi dago idazlea gaur egungoa dela nahiz eta komtakizunaren zati bat duela 50 urteko baserri giroan kokatuta dagoen.
Liburua lau edo bost orrialdetako kontakizunetan banatuata dago, kontakizun bakoitzean pertsonaiak eta istorioa erabat aldatzen dira, lehenengoan adibidez, baserrian guraso eta anai arrebekin bizi den Maritxuk, Bartolorekin harreman sexualak mantentzen ditu, baina Maritxuren aitak erdi-erdian harrapatzen ditu eta Bartolo Maritxurekin ezkokontzera derrigortzen du.
Ideia nagusia liburu bakar batean harreman sexual nahiko arraroak biltzea da, kutsu dibertigarri bat dutelarik.
Pertsonaiak hasieran errealak dira baina azken bi kontakizunetan nahiko arraroak bihurtzen dira nahiz eta hasiera batean oso arruntak ematen duten.
Irakurketari buruz, nahiko erraza dela uste dut, ulertzeko ez delako oso korapilatsua eta hiztegiari dagokionez ulerterraza dela uste dut ez dagoelako hitz ezezagun gehiegi.
Nire iritziz, nahiko entretenigarria da baina bigarrenak nazka pixka bat ematen du eta hobe da hirugarrenean gehiegi ez pentsatzea. Hala ere orokorrean ez zegoen gaizki klaseko lan bat izateko.

Comments

]]>
Wed, 01 Oct 2008 19:19:26 +0100